VII. Aste Kulturala eratu du jubilatuen elkarteak

Anboto 2011ko ira. 25a, 09:56

Garaiko San Migel jubilatuen elkarteak zazpigarrenez antolatu du Aste Kulturala, bere izenari jarraituz, San Migel egunaren bueltan. Irailaren 26an hasiko dira ekintzak eta 29a izango da egun nagusia, bazkariagaz

Garaiko San Migel jubilatuen elkarteak zazpigarrenez antolatu du Aste Kulturala, bere izenari jarraituz, San Migel egunaren bueltan. Irailaren 26an hasiko dira ekintzak eta 29a izango da egun nagusia, bazkariagaz.

 

 

Irailaren 26, 27 eta 28an karta jokoan jardungo dute; briskan, tutean eta musean, hurrenez hurren. Arratsaldeko 17:30ean hasiko dituzte partidak. Hilaren 28an, gainera, tortilla txapelketagaz jarraituko du egitaraua.

 

Irailaren 29a, San Migel eguna, hildako bazkideen omenezko mezagaz zabalduko dute, eguerdiko 12:00etan. 14:00etan bazkarian elkartuko dira Herriko Tabernan, eta bazkide nagusienak ere omentzeko aprobetxatuko dute. 28 euroko menua dastatuko dute, irailaren 27a baino lehenago izena ematen dutenek. Bazkalostean txapelketetako sariak banatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!