Santa Katalina ermitako jaia ospatuko dute domekan

Anboto 2011ko ira. 17a, 09:51

Domeka goizean ospatuko dute Garain Santa Katalina ermitako jaia. Egun berezia izaten da honakoa, auzoko dantzariek bakarrik osatutako taldeak dantza saioa egiten duelako bertan

Domeka goizean ospatuko dute Garain Santa Katalina ermitako jaia. Egun berezia izaten da honakoa, auzoko dantzariek bakarrik osatutako taldeak dantza saioa egiten duelako bertan.

 

Mezagaz hasiko dute eguna, goizeko 10:30ean. Herrian egin beharreko meza auzora lekualdatzeko ohitura izaten dute egun horretan. Mezaren ondoren etorriko da dantza erakustaldia. Gainera, ez da hor amaituko jai-giroa, gero luntxa ere egongo delako bertaratzen diren guztientzako. Meza eta dantzak auzokoek eta abadeak antolatzen dituzte, eta luntxa, berriz, udalak eskaintzen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!