Gimnasia ikastaroa hasiko dute urrian

Anboto 2011ko ira. 12a, 08:39

Garaiko Udalak gimnasia ikastaroa antolatu du aurten ere, eta, adierazi dutenez, urrian hasiko da ziklo berria

Garaiko Udalak gimnasia ikastaroa antolatu du aurten ere, eta, adierazi dutenez, urrian hasiko da ziklo berria.

 

Bertan parte hartu ahal izateko izena emateko epea hasita dago jadanik, eta irailaren 21a izango da azkeneko eguna. Udaletxera jo beharko du apuntatu gura duenak.

 

Adin guztietako herritarrek eman dezakete izena ikastaroan. Inskripzio epea amaitzen denean, interesa daukatzen guztiekin batzarra egingo duela adierazi du udalak, ikastaroaren ordutegia dene artean adosteko.
Ekainera arteko programa izango du ikastaroak, eta frontoian edo kultur etxean garatuko da, eguraldiaren arabera, azaldu digutenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!