Otea-Loran elkarteko komunak, konponduta

Anboto 2011ko ira. 2a, 08:00

Utzailaren 11n hasi zituzten Otea-Loran elkarteko komunak berrizteko lanak, eta abuztuaren erdialderako amaitu zituzten, udal arduradunek azaldu digutenez

Utzailaren 11n hasi zituzten Otea-Loran elkarteko komunak berrizteko lanak, eta abuztuaren erdialderako amaitu zituzten, udal arduradunek azaldu digutenez.

 

Eraikinaren irisgarritasuna bermatzeko helburuagaz egin dituzte lanok. Guztira, proiektuaren aurrekontua 30.874 eurokoa izan da, eta horietatik 5.445 euro Eusko Jaurlaritzatik jaso ditu Garaiko Udalak.

 

Abuztuaren 12 bueltan lanak amaituta, Andra Maria egunerako zabaldu zuten ostera ere elkartea, garbiketa lanak-eta eginda, adierazi dutenez. Modu horretan, kultur etxe berriaren eraikina guztiz eraberrituta geratu da, obra osoa amaituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!