Udaletxeko teilatuaren konponketa, martxan

Anboto 2011ko abu. 29a, 15:14

Abuztuan hasi dituzte Garaiko Udaletxeko teilatua konpontzeko beharrak, eta hile honetan bertan amaitzea itxaroten dute.

Abuztuan hasi dituzte Garaiko Udaletxeko teilatua konpontzeko beharrak, eta hile honetan bertan amaitzea itxaroten dute. Apirilean adjudikatu zituen lanok udalbatzarrak, eta epe hori ipini zuten burutzeko.


Egitasmoa aurrera ateratzeko 112.120 euroko inbertsioa egin du udalak. Ordezkarien esanetan, itoginak agertu izana teilatua konpontzeko arrazoien artean. Beharginak lanean topatu ditugu egunotan, eta eraikinak ez ohiko itxura hartu du, aldamioz inguraturik dago-eta. Ikasturte berriagaz batera estreinatuko dute teilatu berria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!