Ezpatadantzarien bilgune izan da Garai

Anboto 2011ko uzt. 12a, 12:28

Durangaldeko 39. Ezpatadantzari Eguna ospatu zuten joan zen zapatuan Garain; 16 taldek parte hartu zuten

Durangaldeko 39. Ezpatadantzari Eguna ospatu zuten joan zen zapatuan Garain; 16 taldek parte hartu zuten.

 

Guztira, 128 dantzarik erakutsi zuten euren trebezia. Ezin ahaztu, ordea, hainbat txistulari eta laguntzaile ere bertan izan zirela, talde zabala osatuz.

 

Arratsaldean hasi zen jai-giroa kalejiragaz, eta gero etorri zen dantza saioa. Dantzari dantza osoa jorratu zuten,  aurreskurako indarrak gordez. 1967. urtean egein zen lehen Ezpatadantzari Eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!