Adjudikatu dute farolak aldatzeko egitasmoa

Anboto 2011ko uzt. 17a, 08:26

Uda ostean hasiko dituzte hiriguneko eta San Juan Momoitioko argiztapena hobetzeko lanak

Uda ostean hasiko dituzte hiriguneko eta San Juan Momoitioko argiztapena hobetzeko lanak.

 

Garaiko Udalak asteon esleitu ditu  hiriguneko eta Momoitioko faroletan aldaketak egiteko lanak. 59.444 euroko aurrekontua izango du egitasmoak, eta Izarrak enpresak garatuko du.

 

San Juan Momoitio inguruan oraingo farolak kendu eta berriak ipiniko dituzte; herriguneko argiztapenaren kasuan, bonbila aldaketa egingo dute gehienetan, nahiz eta batzuk osorik aldatuko dituzten. Bi guneetan, kontsumo baxuko LED argiaren aldeko apustua egingo du udalak, adierazi digutenez.

 

Farolak jartzeko beharrak uda ondoren hastea itxaroten dute udal arduradunek, iraila eta urria artean. Azaldu dutenez, hiru aste edo, asko jota, hilabeteko iraupena izango dute lanok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!