39. Ezpatadantzari Eguna, Gerediagak antolaturik

Anboto 2011ko uzt. 9a, 08:59

Durangaldeko 16 dantza taldek parte hartuko dute ospakizunean

Durangaldeko 16 dantza taldek parte hartuko dute ospakizunean.

 

Durangaldeko Ezpatadantzarien Eguna ospatuko dute, gaur, Garain; ekitaldia ospatzen den 39. biderra izango da.

 

Iaz Abadiñon egin ondoren, aurten Garain batuko dira Durangaldeko dantzariak. Guztira, 128 ezpatadantzarik parte hartuko dute ekitaldietan; txistulari eta laguntzaileak kontutan hartuta, 200 lagun inguru batuko dira. Durangaldeko zortzi herritako 16 talde batuko dira. Jaia, arratsaldean hasiko da; arratsaldeko 18:30ean kalejira egingo dute, eta ondoren, dantza saioa; dantzari dantza osoa dantzatuko dute, eta gero aurreskua.

 

Ezpatadantzari Eguna 1967. urtean antolatu zuten lehenengo biderrez, Iurretan. Durangaldeko dantza taldeak batzeko helburuagaz antolatzen da egun hau, baita galbidean zeuden dantzak berreskuratzeko ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!