Dantzaren inguruko proiekzioa eguenean

Anboto 2011ko uzt. 5a, 10:09

Eguenean, uztailaren 7an, Dantzari dantzaren gaineko ikus-entzuneko lan bat eskainiko dute Garaiko kultur etxean.

Eguenean, uztailaren 7an, Dantzari dantzaren gaineko ikus-entzuneko lan bat eskainiko dute Garaiko kultur etxean.

 

Otea-Loran elkarteak antolatu du ekimen hori, Garain Dantzari-dantzaren inguruan hitzak, irudiak eta doinuak izenburupean garatuko dena.

 

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da proiekzioa. Urteetan atzera begiratzeko aukera eskainiko du lan horrek; izan ere, aspaldi batutako argazki eta istorioak jasoko ditu, besteak beste. Garaiko dantzaren inguruko tradizioa hobeto ezagutzeko eskaintza egingo dute, beraz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!