Sanjoan jaiekin segituko dute asteburuan

Anboto 2011ko eka. 23a, 09:48

Zapatu iluntzean herri-afarian elkartuko dira

Zapatu iluntzean herri-afarian elkartuko dira.


Gaur altxatuko dute  txopoa Momoitioko San Joanen, eta asteburuan zehar jarraituko dute jaietako ekitaldiekin. Bariku eguerdian meza ere izango dira, ermitan bertan.

 

Zapatu arratsaldez eta gauez ospatuko dute jaia. Umeentzako ipuin-kontalaria ekarriko dute arratsalde parterako, eta iluntzean hasita herri-afarian elkartuko dira. Domekarako, amaitzeko, meza, dantzariak eta igel txapelketa eratu dituzte; eguerdian burutuko dira guztiak. Arratsaldean umeentzako jolasak ere prestatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!