Ekainaren 27an hasiko dira udalekuak

Anboto 2011ko eka. 20a, 08:52

19 umek parte hartuko dute udalekuetako aurtengo edizioan; ekintza ugari egingo dituzte

19 umek parte hartuko dute udalekuetako aurtengo edizioan; ekintza ugari egingo dituzte.

Garaiko Udalak umeentzako udalekuak antolatzeko ohitura hartu  du azken urteotan, eta aurten ere ideia berari ekingo diote. Dagoeneko amaitu da izena emateko epea, eta, udaleko iturriek aipatu digutenez, 19 umek parte hartuko dute aurtengo aldi honetan.

Hilaren 27an emango diote hasiera udalekuetako egitarauari, eta uztailaren 15era arte iraungo du, azaldu digutenez. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00etara bitartean zehaztu dute ordutegia, eta salbuespenen bat izatekotan, arratsaldez irteeraren bat eratzen bada izango dela jakin eragin dute.

Ekintzak
Ume eta gaztetxoek ez dute aspertzeko astirik edukiko. Egunero hainbat tailer eta jolasetan parte hartzeko aukera izango dute, eta, gainera, kanpora joateko ekimenik ere prestatu dute antolatzaileek. Esate baterako, hondartzara joatea itxaroten dute egun batean eta beste batean Olentzeroren baserrira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!