Gontzal Sarrigoitia, beste lau urterako alkate

Anboto 2011ko eka. 15a, 09:20

Zapatuko ekitaldian Herriko Taldearen esku geratu zen aginte-makila.

Zapatuko ekitaldian Herriko Taldearen esku geratu zen aginte-makila.

Espero moduan, ez zen sorpresarik egon zapatuan Garain. Herriko Taldeak gehiengo osoa eskuratu zuen hauteskundeetan, eta Gontzal Sarrigoitiak alkate karguan jarraituko du beste lau urtez. Herritarren Taldeko bost zinegotzik eta EAJko bik osatuko dute Garaiko Udala.

Hauek izango dira udaleko zinegotziak; Herriko taletik, Gontzal Sarrigoitia, Joseba Jokin Oregi, Bidatz Berriozabalgoitia, Jose Maria Otaolea, Gorka Berriozabalgoitia, eta EAJtik, ostera, Gabriel Salazar eta Amaia Atutxa izango dira zinegotziak.

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9641/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!