Wi-fi konexioa herri osoan zabaldu gura dute

Anboto 2011ko mai. 26a, 08:42

Internet konexioa ordaindu egin beharko da, eta herritarrek alta eman beharko dute zerbitzuan

Internet konexioa ordaindu egin beharko da, eta herritarrek alta eman beharko dute zerbitzuan.

Garaiko Udala herrian internet zelan zabaldu aztertzen dabil, eta wi-fi konexioa erabiliko du horretarako. Antza denez, hainbat herritarrek arazoak izan dituzte seinalea lortzeko, eta horregatik hartu dute erabakia ordezkariek.
Instalazioa, martxan jartzea eta mantenimenedua kontuan hartuta, 9.500 euroko aurrekontua zehaztu dute; Udaletxean, Kultur Etxean eta frontoian dagoeneko badago konexioa.


Ordaindu egin beharko da
Kultur Etxean internetera konektatu gura duenak doan egin ahal izango du, baina herri osora zabaldu gura duten konexioa ordaindu egin beharko da. Herritarrek alta eman beharko dute zerbitzuan.
Oraingoz antenak non jarri aztertzen dabiltza; zortzi antena txiki izango ei dira, auzune guztietan konexioa ziurtatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!