Herriko Taldearen balorazioa

Anboto 2011ko mai. 22a, 22:32

Gontzal Sarrigoitia pozik azaldu da emaitzekin, eta lau urteotako kudeaketari herritarrek oniritzia eman diotela uste du.

Gontzal Sarrigoitia pozik azaldu da emaitzekin, eta lau urteotako kudeaketari herritarrek oniritzia eman diotela uste du.

Herriko Taldeak 148 boto lortu ditu, eta alkatetza mantenduko du beste lau urtez bost zinegotzigaz. Orain dela lau urte hartu zuen alkatetza Sarrigoitiaren taldeak, eta bere iritziz jendeak urteotako gestioari oniritzia eman dio. Oso pozik azaldu da Sarrigoitia.

 

EAJk 76 boto batu ditu, eta zinegotzi bi izango ditu hurrengo legegintzaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!