Gontzal Sarrigoitiak alkatetza errepikatuko du

Anboto 2011ko mai. 22a, 20:30

2011ko Udal Hauteskunde hauetan zerrendarik bozkatuena izatea lortu du, berriz, Garaiko Herriko Taldeak. Herritarren Taldeko bost zinegotzik eta EAJko bik osatuko dute Garaiko Udala. Gontzal Sarrigoitia izango da Garaiko alkatea datozen lau urteetan.

2011ko Udal Hauteskunde hauetan zerrendarik bozkatuena izatea lortu du, berriz, Garaiko Herriko Taldeak. Guztira, 148 boto lortu ditu plataforma garaitarrak. Orain lau urteko bozetan bezala, Gontzal Sarrigoitiak alkatetza lortu du, Sarrigoitiak bigarren legegintzaldia egingo du, beraz. HTko 5 zinegotzi eta EAJko bik osatuko dute, honenbestez, Garaiko Udala. Hain zuzen, hauek izango dira udaleko zinegotziak; Herriko taletik, Gontzal Sarrigoitia, Joseba Jokin Oregi, Bidatz Berriozabalgoitia, Jose Maria Otaolea, Gorka Berriozabalgoitia, eta EAJtik, ostera, Gabriel Salazar eta Amaita Atutxa izango dira zinegotziak.


 \"\"

 


 

2011ko emaitzak

  HT EAJ PSE Baliobakoak Zuria Abst.
2011 148 76 1 0 0 %14,18
 

2007ko emaitzak

  HT EAJ PP Baliobakoak Zuria Abst.
2007 126 92 2 0 11 %12,17
 


2011ko emaitzak grafikoan

 \"\"

2007ko emaitzak grafikoan

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!