Elkarteko komunak berrizteko lanak

Anboto 2011ko mai. 21a, 09:20

Udalak Otea-Loran elkarteko komunak konponduko ditu, eta dagoeneko adjudikazio fasean dago egitasmoa.

Udalak Otea-Loran elkarteko komunak konponduko ditu, eta dagoeneko adjudikazio fasean dago egitasmoa.

Eraikinaren irisgarritasuna bermatzeko helburugaz egingo dituzte lanok, udal ordezkariek azaldu digutenez.
Udalak diru-laguntza eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, lanak burutu ahal izateko, eta 5.445 euro jaso ditu Gasteizko gobernutik. Guztira, proiektuaren aurrekontua 30.874 eurokoa izango dela adierazi digute.

Orain enpresa bati esleituko dizkiote lanak, eta udalaren asmoa lanok udan garatzea da. Uztailean hasteko itxaropena agertu dute ordezkariek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!