San Isidro eguna ospatuko dute domeka honetan garaitarrek

Anboto 2011ko mai. 14a, 08:48

Garaiko nagusien San Migel elkarteak San Isidro eguna ospatuko du, ohiturari jarraituz. Domeka, maiatzaren 15a, izango da San Isidro, baserritarren eguna

Garaiko nagusien San Migel elkarteak San Isidro eguna ospatuko du, ohiturari jarraituz. Domeka, maiatzaren 15a, izango da San Isidro, baserritarren eguna. Goizeko 10:30ean hasiko da jaia, elizan egingo duten mezagaz. Ondoren, herri bazkarian elkartzeko deia egin dute antolatzaileek; 14:00etan izango da Herriko Tabernan. Menu oparoa dastatzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek: uzdaiazpiko iberikoa eta bakailaoz barrubeteriko piperrekin hasteko, legatza bigarren platerean eta sukalkia hirugarrenean. Pantxineta izozkiagaz jango dute azkenburukoan. Gaur da izena emateko azken eguna, 29 eurotan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!