Udaberriko Kontzertuak saileko saioa izango da zapatuan elizan

Anboto 2011ko mai. 6a, 08:35

Arratsaldeko 20:00etan hasiko da kontzertua; lau abesbatza izango dira protagonista

Arratsaldeko 20:00etan hasiko da kontzertua; lau abesbatza izango dira protagonista. Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak urtero erantzen duen Udaberriko Kontzertuak ekimena Garaira ailegatuko da zapatuan. San Migel elizan eskainiko dute kontzertua lau abesbatzak, 20:00etatik aurrera. Zornotzako Brioletak eta Xuxurlariak, Bilboko Lagundi eta Lezamako Ekidazu abesbatzak izango dira parte-hartzaile, antolatzaileek azaldu dutenez. Hogeita hamabi edizioa du dagoeneko musika ekitaldi honek, eta aurten 88 taldek hartuko dute parte. Bizkaian zehar 102 kontzertu eskainiko dituzte guztira, ekainaren 25era bitartean. BBKk babesten du ekitaldia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!