Udaletxeko teilatua konpontzeko adjudikazioa

Anboto 2011ko mai. 2a, 08:21

Abuztuan egingo dituzte teilatuko lanak; joan zen astean onartu zuen udalbatzarrak

Abuztuan egingo dituzte teilatuko lanak; joan zen astean onartu zuen udalbatzarrak. Garaiko udaletxeko teilatua konponduko dute abuztuan, eta lanak bideratzeko prozedura martxan da dagoeneko. Udalbatzarrean obraren adjudikazioa burutu zuten; Egoin enpresak izango du lanen ardura. Egitasmorako, 112.120 euro inbertituko ditu udalak, ordezkariek azaldu digutenez. Abuztuan hasi eta amaitzea itxartoten dute, horixe da lanak egiteko ipinitako epea.

Itoginak

Udaletxeko teilatua konpondu behar izateko arrazoien artean, itoginak agertu direla azaldu zuen Gontzal Sarrigoitia Garaiko alkateak urte hasieran.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!