Udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute

Anboto 2011ko api. 14a, 09:54

Garaiko Udalak herriko txikienendako udalekuak antolatuko ditu aurten ere, ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean

Garaiko Udalak herriko txikienendako udalekuak antolatuko ditu aurten ere, ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean. Bertan izena emateko aukera badago dagoeneko, eta maiatzaren 6an itxiko dute zerrenda. Goizez garatuko dira udalekuak, 09:00etatik 13:00etara; salbuespenik egotekotan, arratsaldez irteeraren bat eginez gero izango da. Hiru eta hamairu urte bitarteko umeek eta gaztetxoek parte hartu dezakete udalekuetan. Inskripzioa egiteko eta informazioa jasotzeko udaletxera jo behar dute interesdunek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!