26 lagunek eman dute izena sukaldaritza ikastaroan

Anboto 2011ko api. 10a, 09:08

Apirilaren 26an hasiko da Trumoitte kultur elkarteak antolatutako sukaldaritza ikastaroa, eta, aurreratu digutenez, 26 lagunek eman dute izena bertan parte hartzeko. Martxoan zehar egon da apuntatzeko aukera

Apirilaren 26an hasiko da Trumoitte kultur elkarteak antolatutako sukaldaritza ikastaroa, eta, aurreratu digutenez, 26 lagunek eman dute izena bertan parte hartzeko. Martxoan zehar egon da apuntatzeko aukera. Juantxu Larruzea sukaldariak gidatuko du ikastaroa, oinarrizko sukaldaritzaren gainean. Otea-Loran elkartean izango dira saioak; antolatzaileak bi talde sortzea aztertzen dabiltza, eta bakoitzak 10 saio egingo lituzke. Gehienak garaitarrak izan arren, kanpoko jendeak ere eman du izena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!