60 lagun inguru batu ziren Kultur Etxearen inaugurazioan

Anboto 2011ko mar. 31a, 11:37

Zapatuan herritarrei lokalak erakutsi eta gero, 15 egun barru hasi ahal izango dute erabiltzen

Zapatuan herritarrei lokalak erakutsi eta gero, 15 egun barru hasi ahal izango dute erabiltzen. Joan zen zapatuan egin zuten Garaiko Kultur Etxe berriaren inaugurazio ekitaldia. Hantxe izan ziren herriko ordezkariak, eta baita Durangaldeko beste hainbat ere. Iurretako alkate Iñaki Totorikaguena, Zaldibarko Idoia Mendiolagarai eta Durangoko eta Mañariko zinegotzi bana ere hurreratu ziren instalazio berriak ezagutzera. Hauetaz gainera, 60 herritar inguru elkartu ziren ekitaldian. Dantzarien saioa eta bisitaren ondoren, luntxa izan zuten prest bertaratu zirenek.

ErabileraHerritarrek zapatuan izan zuten azpiegitura berria ezagutzeko aukera, baina erabiltzeko aste pare bat itxaron beharko dute. Gontzal Sarrigoitia alkateak azaldu digunez, ateak zabaltzeko egokituko den txartel bidezko sistema ipintzeko oraindio dago, eta 15 egun barru egongo da martxan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!