Lurpeko zaborrontziak aldatzea aztertzen dabiltza

Anboto 2011ko mar. 18a, 13:53

Kamioiak eta zaborrontziak bateragarriak ez direla izango diote udal arduradunek.

Kamioiak eta zaborrontziak bateragarriak ez direla izango diote udal arduradunek. Udaletxe atzean daude lurpeko zaborrontziak. Orain berriak instalatzen dabiltza zenbait herritan, eta laster kamioiak eta Garaiko edukiontziak ez dira bateragarriak izango. Gontzal Sarrigoitia alkatearen berbetan, \"ez daukagu berriak ipintzeko lekurik, eta garestiak dira\". Hori ikusita, kanpoko ontziak ipintzeko aukera aztertzen dabiltza, arkitektoagaz. Auzoetako zaborrontziak ere kamioien ibilbidean bertan ipiniko dituzte. Aiartzan, esaterako, papera eta beira biltzekoak ere egokituko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!