1.200 euro batu dituzte aurtengo Errematan

Anboto 2011ko urt. 17a, 16:05

Astelehenean, San Anton egunez, egin dute tradiziozko enkantea, giro bikainean. Batutako diruaren zati bat Caritasi emango diote, eta beste bat San Juan ebanjelariaren elizako berogailua konpontzeko erabiliko dute

Astelehenean, San Anton egunez, egin dute tradiziozko enkantea, giro bikainean. Batutako diruaren zati bat Caritasi emango diote, eta beste bat San Juan ebanjelariaren elizako berogailua konpontzeko erabiliko dute. Oilarrak, untxiak, arrautzak, ogia, txorizoa... produktu sorta ez da makala izan. 12:00etako mezaren ondoren, abadea elizatik irten eta inguruko lurrak zein produktuak bedeinkatu ditu. Gero hasi da enkantea, eta ordu eta erditik gora eman dute jaki edota animaliak eskuratzeko eskaintzak egiten. 1.200 euro inguruko kopurua zenbatu dute azkenean. Giro onean egin dute enkantea, herritarren arteko pikerik ez da falta izan gainera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!