Peñagarikano eta Fredi Paiagaz bertso afaria gaur

Anboto 2010ko aza. 27a, 10:00

Urteroko zita bihurtu den bertso-afaria egingo dute gaur Garain, Otea-Loran elkartean.

Urteroko zita bihurtu den bertso-afaria egingo dute gaur Garain, Otea-Loran elkartean. Udalak antolatutako ekimen honetan Fredi Paiak eta Anjel Mari Peñagarikanok abestuko dute. Urtero, azaro bueltan, antolatu ohi du udalak saio hau. Aurten ere, hainbat lagun elkartuko dira mahaiaren bueltan. Martitzenean amaitu zen izena emateko epea, eta udaletik aurreratu digutenez, 50 lagun inguru batuko dira afarian. Iluntzeko 20:30ean ipini dute hitzordua trikipoteorako, eta gero, 21:30 bueltan, jesarriko dira mahaian. Entsalada, piper beteak, masaila saltsan, natillak eta arroz-esnea izango dituzte menuan. Paia eta Peñagarikano bertsolariek ekingo diote, ondoren, giroa berotzeari; librean egingo dute bertsotan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!