Tasak %2 igotzea onartu du udalbatzak, aho batez

Anboto 2010ko aza. 21a, 10:00

Astelehenean, ordenantza fiskalen gainean egindako batzarrean, 2011rako tasak % 2 igotzea onartu zuten udal taldeek, aho batez.

Astelehenean, ordenantza fiskalen gainean egindako batzarrean, 2011rako tasak % 2 igotzea onartu zuten udal taldeek, aho batez. Frontoiaren erabilpenekoa eta ezkontzen gainekoa mantenduko dituzte bakarrik. Igoera izango duten tasen artean, urarena, zaborrarena, estolderiarena eta zirkulaziokoa daude, besteak beste. Udal ordezkariek azaldu dutenez, frontoikoa eta ezkontzena bere horretan uztea erabaki dute; arrazoitzeko frontoikoa ipini dute adibide: iaz igo zuten tasa hau.

Bertso afarirako txartelak

Bestalde, hilaren 27an bertso-afaria izango da Paia eta Peñagarikanogaz,eta txartelak 23ra arte hartu daitezke udaletxean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!