Amaitu dute San Migelen argiztapen berria ipintzen

Anboto 2010ko urr. 30a, 11:00

Hilabete eman dute lanean San Migel eliza inguruko argiztapena aldatzeko.

Hilabete eman dute lanean San Migel eliza inguruko argiztapena aldatzeko. Lehenago -uda aurretik- plazan egin zuten moduan, bigarren aldi honetan elizaren inguruneko farolak aldatu edo konpondu dituzte. Irailean ekin zieten lanei beharginek, eta urrirako farolak argia emateko prest zeuden dagoeneko. Udaletik azaldu dutenez, farola batzuk konpondu egin dituzte eta beste batzuk aldatu, berriak jartzeko. Beste herri batzuetan semaforoak ipintzeko ereduari jarraituz, kontsumo txikiko LED argia erabili dute farola berritetan. Egitasmoaren aurrekontua 76.345 eurokoa izan da, udaleko ordezkariek jakitera eman dutenaren arabera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!