Erakusketa, datorren asteburuan ere zabalik

Anboto 2010ko urr. 22a, 09:10

Datorren asteburuan ere zabalik egongo da \"Errituak defuntuen alde\" izeneko erakusketa, Domu Santu \"egun seinalatua\" barne, antolatzaileen esanetan. Europako ondare jardunaldien barruan zabaldu zuten, eta Gerediaga elkarteak zein udalak eskaintza luzatzea erabaki dute. Goizeko 11:00etatik 14:00etara izango da Elizabarrin, doan. Gainera, hilaren 30ean bisita gidatuak egingo dituzte. Jon Irazabal Gerediagako kideak erakusketaren balioa eta lekua bera azpimarratu zituen eguenean hedabideekin egindako bisita gidatuan. Martzaako katafalko bat eta XIX. mendeko argizaiola batzuk aipatu zituen, besteak beste.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!