Lodosara bidaia kulturala egingo dute gaur nagusiek

Anboto 2010ko urr. 18a, 10:00

Garaiko San Migel nagusien elkarteak bidaia kulturala prestatu du gaurko, eta 25 lagun inguru batuko direla azaldu digute antolatzaileek.

Garaiko San Migel nagusien elkarteak bidaia kulturala prestatu du gaurko, eta 25 lagun inguru batuko direla azaldu digute antolatzaileek. Lodosara joango dira, hango gastronomia eta inguruak ezagutzeko asmoz. Urtero antolatu ohi dute Nafarroa edo Errioxarako irteeraren bat, eta aurten lehen aukeraren alde egin dute. Goizeko 09:30ean ipini dute hitzordua Garain, eta hara heltzean piperrak produzitzen dituen fabrika bat bisitatuko dute. Gero, inguruko hotel batean bazkaldu, eta, arratsaldean hartuko dute etxerako bidea, ibilaldi bat eginda.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!