Antzinako defuntu errituen erakusketa

Anboto 2010ko urr. 9a, 09:00

Gaur egingo dute lehen bisita gidatua, bi txandatan; 16:00etan eta 18:00etan.

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan hainbat ekintza eratu dituzte Durangaldean, eta horietako bi Garain burutuko dituzte. Antzinako defuntu errituen gaineko ekimena da datorren asteotan egingo dutena. Ekimenak bi ekintza barnebiltzen ditu. Alde batetik, San Migel eliza eta Momoitioko San Juan ermita bisitatzea proposatzen dute, azalpenak jasotzeko gidari eta guzti. Gaur egingo dute lehen bisita gidatua, bi txandatan; 16:00etan eta 18:00etan. Bestetik, erakusketa egokituko dute Elizabarri elizan. Kasu honetan, antzinako errituetan erabiltzen ziren hainbat elementu ipiniko dituzte ikusgai. Esaterako, kandelarioak, andrentzako aulkiak, katafalko bat, trajeak eta meza-laguntzaileek erabiltzen zituzten txilinak. Antolatzaileek azaldu dutenez, katafalkoa Martzaatik ekarri dute, eta trajeak erakusteko manikiak Bilbotik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!