Kultur etxeko lanen bigarren fasea martxan

Anboto 2010ko ira. 8a, 14:43

Astelehenean hasi zituzten kultur etxea izango denaren obretako bigarren ataleko lanak.

Astelehenean hasi zituzten kultur etxea izango denaren obretako bigarren ataleko lanak. Lau hilabeteko epean amaituta egotea itxaroten dute udal ordezkariek, eta 129.784 euro erabiliko dituzte horretarako; Zamakoa enpresari adjudikatu zioten joan zen abuztuan lanen ardura. Urteko aurrekontuetan barneratzen den egitasmo garrantzitsuenetarikoa da honakoa. Lehen fasean, besteak beste, igogailua ipini eta fatxada eraberritu ondoren, lehen eta bigarren pisuak atontzeari ekingo diote oraingoan. Hain zuzen ere, argia eta uraren distribuzioa egokituko dute. Gainera, komun berriak ere ipiniko dituzte. Lanok elbarrien baldintzen arabera egingo dituzte, udaletik azaldu dutenez. Proiektu orokorrak hirugarren fase bat beharko du, hornikuntzagaz lotutakoa, eta 2011n garatzeko asmoa agertu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!