Farola berriak ipiniko dituzte San Migelen

Anboto 2010ko ira. 4a, 10:00

Plaza inguruko argiztapena uda aurretik berriztu ondoren, San Migel eliza bueltakoari ekingo diote aste honetan.

Plaza inguruko argiztapena uda aurretik berriztu ondoren, San Migel eliza bueltakoari ekingo diote orain. Kontsumo baxuko LED argia -hainbat herritako semaforo berrietan ikusi daitekeena- erabiliko dute instalazio berrirako. Asteon kudeaketako azken tramiteak egin eta gero, astelehenetik aurrera hasiko dira beharginak lanean. Egitasmoaren aurrekontua 76.345 eurokoa izango da. Bestalde, lanekin jarraituz, trafikoari zabalik dago Garaizartik San Juanera doan errepidea, uda konpontzeko aprobetxatu dute-eta. Garai eta Iurretako udalen artean egin dute obra.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!