Medikua eguenean bueltatuko da

Anboto 2010ko abu. 29a, 12:00

Abuztuan zehar zerbitzua etenda egon ondoren, datorren eguenean berriro hurreratuko da medikua Garaira

Abuztuan zehar zerbitzua etenda egon ondoren, datorren eguenean berriro hurreratuko da medikua Garaira, Osakidetzako iturriek jakin eragin dutenaren arabera. Medikuari kontsulta astean birritan egin ahal izango diote berriro ere garaitarrek irailaren 2tik aurrera, euren herrian bertan. Eguerdian –martitzen eta eguenetan– izaten da normalean sendagilea Garain. Dena dela, ordutegi horretatik kanpora ere aukera izan ohi dute herritarrek kontsulta egiteko, baina horretarako Berrizera joan behar izaten dute.

Herriko taberna

Bestalde, Herriko Taberna ere itxita dago joan zen uztailaren 31z geroztik; herriko jaiak amaitu zirenetik, hain zuzen ere. Irailaren 1ean, datorren eguaztenean, zabalduko dituzte ostera ere ateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!