Ordiziarako irteera eratu dute nagusiek

Anboto 2010ko uzt. 11a, 10:00

Uztailaren 19rako Ordiziarako irteera antolatu du San Migel nagusien elkarteak. Hilaren 13a da izena emateko azken eguna.

Uztailaren 19rako Ordiziarako irteera antolatu du San Migel nagusien elkarteak. Hilaren 13a da izena emateko azken eguna. Goizeko 09:15ean hartuko dute Ordiziarako bidea. Gipuzkoako herrian, alde zaharretik buelta bat emango dute, eta Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatuko dute ondoren. Eguerdian, Txindoki jatetxean bazkalduko dute, menu dotore eta oparoagaz. Amaitzeko, Donostian pasatuko dute arratsaldea. 22 euro da txartela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!