Hiru gazte atxilotu dituzte baserri batean lapurreta egiteagatik

Anboto 2010ko uzt. 1a, 12:45

Eguazten iluntzean gertatu zen atxiloketa. Baserriko jabeek eman zioten abisua Ertzaintzari.

Eguazten iluntzean gertatu zen atxiloketa. Baserriko jabeek eman zioten abisua Ertzaintzari. Momoitioko San Juaneko baserri batean ustez lapurreta egiteagatik atxilotu zituzten eguaztenean, iluntzeko 21:00etan, hiru gazte. Baserriko jabeek eman zioten abisua Ertzaintzari, lagun talde bat euren jabetzako baserri batean lapurretan zebilela esanez. Gainera, etxekoen presentziaz ohartu zirenean ihes egin zutela ere esan zuten; batek kotxez egin zuen ihes, beste biek menditik zehar. Ertzain batzuek kotxea identifikatu zuten N-634 eta BI-633 errepideak elkartzen diren eremuan, eta atxilotu egin zuten. Deiari erantzunez Garaira joan ziren beste agente batzuek, baserrira heldu eta gainerako ustezko lapurren bilaketa hasi zuten; handik denbora gutxira artean topatu zituzten basoan gordeta. Hauek ere atxilotu zituzten. Bitxiak eta beste elementu batzuk lapurtu zituztela dio Herrizaingo sailak, baserri inguruan botata aurkitu zituztenak, hain zuzen. 21, 29 eta 32 urtekoak dira atxilotutakoak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!