Udalekuak martxan astelehenean

Anboto 2010ko eka. 27a, 10:00

23 umek parte hartuko dute aurtengo aldian, uztailaren 16ra arte herrian programatuko diren ekintzekin gozatuz.

Astelehenean hasiko dira udalekuak Garain. 23 umek parte hartuko dute aurtengo aldian, uztailaren 16ra arte herrian programatuko diren ekintzekin gozatuz. Hiru eta 13 urte bitarteko umeak izango dira parte-hartzaileak. Garain bertan garatuko dira ekintzak, goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean. Egun batean, baina, hondartzarako txangoa egingo dute, eta arratsaldea ere aprobetxatuko dute, azaldu dutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!