Lantziegoko dantza taldea Garain egon zen zapatuan

Anboto 2010ko eka. 17a, 15:02

Garaiko dantza taldeak gonbidatuta eta ohiturari eutsiz, Lantziegoko dantza taldeak Garai bisitatu zuen joan zen zapatuan.

Garaiko dantza taldeak gonbidatuta eta ohiturari eutsiz, Lantziegoko dantza taldeak Garai bisitatu zuen joan zen zapatuan. Goizean, eguraldia lagun izan ez zuten arren, Elizabarriko eliza eta Momoitioko San Joaneko nekropolia bisitatu zituzten. Ondoren, herrira jaitsi eta triki-poteoan irten ziren, denak bazkaritara batu aurretik. Guztira, 70 bat lagun batu ziren bazkaritara, jakin eragin dutenez. Sabela polito bete ondoren, erromeriaren laguntzagaz dantza egin zuten Lantziegoko zein Garaiko dantzariek. Iaz Garaiko dantza taldea joan zen Lantziegora egunpasa. [img]http://www.anboto.org/images/7800/7810/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!