Lantziegoko dantza taldea bisitan etorriko da ekainaren 12an

Anboto 2010ko mai. 21a, 14:50

25 urte bete dira aurten Garai eta Lantziegoko dantza taldeek hartu-emona hasi zutela.

25 urte bete dira aurten Garai eta Lantziegoko dantza taldeek hartu-emona hasi zutela. Hori gogoratzeko, joan-etorriko ekimena egitea pentsatu zuten, eta joan zen urteko uztailean izan ziren garaitarrak Arabako herrian. Egun osoko festa antolatu zuten, upategietara bisita eta guzti. Orain, bueltako hitzordua zehaztu dute: ekainaren 12an etorriko dira Lantziegoko dantzariak Garaira. Egitaraua ixteko dago oraindik, baina, antolatzaileek azaldu dutenez, herria ezagutzeko aukera emango diete bisitariei. Esaterako, aukeren artean dago Momoitioko San Juan ermita ingurura joatea. Ekimena ez dute dantza saiorik egiteko aprobetxatuko; elkarregaz egon eta festa egingo dute. Herrian buelta bat emon ondoren, herri-bazkaria izango dute. Datozen egunetan egongo da bazkarirako izena emateko aukera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!