San Isidro Eguna ospatuko dute gaur

Anboto 2010ko mai. 15a, 09:00

Gaurko, San Isidro Egunerako, egitaraua antolatu du Garaiko San Migel nagusien elkarteak, eta bertara animatzeko deialdia ere egin die herritarrei.

Gaurko, San Isidro Egunerako, egitaraua antolatu du Garaiko San Migel nagusien elkarteak, eta bertara animatzeko deialdia ere egin die herritarrei. Eguerdiko 12:00etan meza santua izango da, egunari hasiera emateko. Horren ondoren, herri-bazkarian elkartuko dira, Herriko Tabernan. Menu dotorea dastatzeko aukera izango dute, paella, legatza eta abarrekin.

Baztanera

Irteerak antolatzeko ere badu ohitura nagusien elkarteak. Astelehen honetan izango da hurrengoa, Baztan aldera. Bertan, Urdaxeko kobak bisitatuko dituzte, eta gero bazkaria izango dute, hango ardo eta jakiak probatuz. Tripa bete eta gero, Superbingoa eta diskofesta izango dituzte, buruak eta gorputzak animatzeko. Goizeko 09:30ean ipini dute hitzordua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!