Olioa batzeko edukiontzia ipini dute

Anboto 2010ko mai. 9a, 09:00

Asteon ipini berri dute olioa batzeko edukiontzia Garain. Herritarrek, beraz, birziklatzeko aukera izango dute hemendik aurrera.

Asteon ipini berri dute olioa batzeko edukiontzia Garain. Herritarrek, beraz, birziklatzeko aukera izango dute hemendik aurrera. San Migel plazan egokitu dute edukiontzi berria. Udaletxean hartu behar dira olioa gordetzeko lehenengo poteak, eta erabili ondoren edukiontzira botatzean, automatikoki beste bat irtetzen da ontzitik. Modu horretara, zikina bertan geratzen da eta hutsik dagoen bat eroango dute erabiltzaileek. Orain arte, olioa birziklatu gura zuenak beste herri batera joan beharra zeukan, Udaletik argitu digutenez. Aurrerantzean, jendeak edukiontzia erabiliko duelakoan daude. Edukiontzia eta bere mantenua bost urterako alokatu ditu Udalak. Hiru hilabetean behin, erabileraren emaitza edo datuak emango dizkio Udalari zerbitzua kudeatzen duen enpresak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!