Zortzi behargin garbiketa eta mantenurako

Anboto 2010ko api. 2a, 11:00

Datorren astelehenetik aurrera, zortzi behargin hasiko dira Garain lanean, herriko hainbat gune garbitu eta egokitzeko zereginean.

Datorren astelehenetik aurrera, zortzi behargin hasiko dira Garain lanean, herriko hainbat gune garbitu eta egokitzeko zereginean. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Auzolan programaren baitan jardungo dute beharginok maiatzean zehar; hiru astez luzatzea aurreikusi dute, udal arduradunek azaldu digutenez. Egin beharreko lanen artean, San Juan ermitaren zonaldea garbitzea eta frontoi inguruko belarrak moztea daude, esaterako. Udalak bando bidez informatuko ditu herritarrak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!