Aiartzako auzobideko lanak hastekotan dira

Anboto 2010ko api. 25a, 10:00

Joan zen hilean adjudikatu zituzten Aiartzako auzobidea konpontzeko lanak. Momoitio auzoan kokatuta dago bide hori, eta dirulaguntza bitartez aterako dute egitasmoa aurrera.

Joan zen hilean adjudikatu zituzten Aiartzako auzobidea konpontzeko lanak. Momoitio auzoan kokatuta dago bide hori, eta dirulaguntza bitartez aterako dute egitasmoa aurrera. Hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak Tokiko Inbertsioetarako Estatu Fondotik ematen dituen diru-laguntza da bidearen konponketa ahalbidetuko duena. Guztira, 34.702 euro jaso ditu Udalak Madriletik. Egitasmo horretako lanak Urre enpresari egokitu zaizkio, adjudikazioz. Udaleko ordezkariek azaldu digutenez, apiril amaierarako aurreikusten dute lanak hasita egotea. 15 eguneko epean auzobideak itxura berria izatea itxaroten dute. Joan zen urtean ere jaso zuen Garaiko Udalak Tokiko Inbertsioetarako Estatu Fondoaren dirua; San Migel kalea urbanizatu zuten orduan, espaloia eraikiz eta aparkalekuak atonduz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!