Argiteria eta kultur etxerako dirulaguntzak

Anboto 2010ko api. 8a, 16:58

Foru Aldundiak dirulaguntza bi eman dizkio Udalari; uda aurretik adjudikatuko dituzte lanak.

Foru Aldundiak dirulaguntza bi eman dizkio Udalari; uda aurretik adjudikatuko dituzte lanak. Kultur etxea izango deneko obrak atalez-atal burutzen ari dira Garain, eta beste pausu bat eman dute aste honetan. Izan ere, lehen eta bigarren solairuak atontzeko dirulaguntza eman dio asteon Aldundiak Udalari. Orain arte, igogailua ipintzea, eskailerak konpontzea eta fatxada berriztea izan dira egindako lanak. Laguntza honegaz, lehen eta bigarren solairuetako argia ipiniko dute, eta komunak ere berrituko dituzte, besteak beste. 75.124 euroko laguntza da honakoa; proiektua 135.728 eurokoa da. Bestalde, San Migel kaleko argiteria aldatzeko dirulaguntza ere jaso du Udalak. Agenda 21 planaren baitan eman dio diru hau Aldundiak: 65.856 euro, hain zuzen ere. Kasu honetan, proiektua 94.080 eurokoa izatea aurreikusten dute. Bi lan hauek uda baino lehen adjudikatuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!