Langile bat kontratatuko du Udalak

Anboto 2010ko mar. 14a, 11:00

Tokiko enplegua indartzeko Amankomunazgoak bultzaturiko egitasmoaren barruan, langile bat hartzea dagokio Garaiko Udalari. Maiatzean hasiko litzateke lanean behargin hori.

Tokiko enplegua indartzeko Amankomunazgoak bultzaturiko egitasmoaren barruan, langile bat hartzea dagokio Garaiko Udalari. Maiatzean hasiko litzateke lanean behargin hori. Sei hilabeterako kontratua izango da, eta peoi moduan egingo du lan kontratatuak. Udalak egingo du eskaera INEMen, beraz, derrigorrezkoa da bertan izena emanda egotea. Udal ordezkariek aipatu dutenez, \"Garaiko biztanleek lehentasuna izango dute aukeraketa egiteko orduan\". Bideen konponketa, lorezaintza, herrigunearen garbiketa eta brigadari laguntzeko hartuko dute behargina. Jaietan eskenatokiak muntatzen-eta ere lagundu beharko du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!