Jubilatuen elkartea, bazkide berrien bila

Anboto 2010ko mar. 7a, 10:00

Bazkide kopurua behera doala-eta, \"kezkatuta\" agertu dira jubilatuen elkartekoak, eta kide berrien bila hasteko asmoa azaldu dute.

Bazkide kopurua behera doala-eta, \"kezkatuta\" agertu dira jubilatuen elkartekoak, eta kide berrien bila hasteko asmoa azaldu dute. 37 kidek osatzen dute gaur egun San Migel, Garaiko nagusien elkartea. Azken boladan, jubilatzen diren herritarrek elkartera batzeko ohitura galdu dutela adierazi dute ordezkariek. Horregatik, jendea izena ematera animatu gura dute, eta \"erakartzeko zer edo zer\" pentsatuko dutela aipatu dute. Gainera, gogoratu dute 50 urtetik gorako guztiek daukatela aukera. Urtean 12 euro ordaindu behar dira parte hartzeko; Udaletxera NAN agiriaren fotokopia eta argazki bat eramatea nahikoa da elkarteko bazkide egiteko. Bestalde, apirilean urteko batzar nagusia egingo du nagusien elkarteak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!