Ortugintza eta fruitugintza ekologikoa, martxoaren 9tik aurrera

Anboto 2010ko ots. 25a, 12:35

Martxoaren 9an hasiko da ortugintza eta fruitugintza ekologikoaren gainean antolatutako ikastaroa. Dagoeneko zehaztu dituzte egunak eta ordutegia.

Martxoaren 9an hasiko da ortugintza eta fruitugintza ekologikoaren gainean antolatutako ikastaroa. Dagoeneko zehaztu dituzte egunak eta ordutegia. Itsasmendikoi eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen bultzadaz ipiniko da martxan ikastaro hau. Otsail hasieran ikastaroaren inguruko informazio bilera egin zuten Garain, eta 14 lagunek parte hartu zuten. Bertan erabaki zuten, denen artean, zein izango zen egutegia. 30 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta astelehen, martitzen eta eguenetan garatuko da. Arratsaldeko 18:30etik 21:30era bitartean egingo dituzte ekintzak. Oraindino ere badago ikastarora apuntatzeko aukera, telefono zenbaki honetara deituta: 94 607 25 36. Matrikula 50 euro ordaindu beharko dute parte-hartzaileek. Ortugintza ekologikoaren oinarrizko teknikak, lurra lantzeko metodoak, izurrien inguruko informazioa, prebentziorako aholkuak eta beste hainbat gai jorratuko dituzte. Baratzezain eta fruituzainei ere bisita egingo diete.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!