Pilar Zubiaurrek konpromiso sozial eta politiko argia zeukala kontatu dugu, baina familiagaz ere ez zeukan txikiagoa.
Pilar Zubiaurrek konpromiso sozial eta politiko argia zeukala kontatu dugu, baina familiagaz ere ez zeukan txikiagoa.
Neben laguntzaile
Bere nebak gorrak zirenez, beti eurei laguntzen ibili zen Pilar, amatasun sentimendua barneratuz. Valentin eta Ramonek egindako lanaren bozgorailu ere izan zela esan daiteke.
Hain zuzen ere, bere neben pintura estudioan antolatzen zituen tertulia literarioak. Artikulu nagusian aipatu dogun moduan, mugimendu eta zeregin askotan sartuta zebilen garaitarra.Argitaratu berri duten liburuan, bere hurrekoei bidalitako karta batzuk aurkitu genitzake, esate baterako.
Idatziak
Horretaz gainera, komunikabideetan kaleratutako artikuluak ere batzen dira, eta Leopoldo Gutierrez semeak eskainitako biografia ere bertan dago.
Pilarren idatzien artean, Iker Gonzalez-Allende egileak Marichu eta La etxekoandre artikuluak nabarmendu dizkigu, Zubiaurrek defendatzen zuen euskal emakumearen eredua islatzen dutelako: indartsua eta bihozbera. Gaztetako idatzietan, artista izateko ametsak aipatzen ditu, gerra sasoian ideia politikoak lantzen ditu eta erbestealdikoetan atsekabea azaltzen du.
Hainbat egilek berari eskainitakoak ere batzen ditu liburuak. Tartean Federico García Lorcaren Tres ciudades, Barrio de Córdoba eta Baile izeneko olerkiak.