Iker Gonzalez-Allende: "Zor historikoa daukagu"

Anboto 2010ko ots. 12a, 13:42

Nebraskako Unibertsitatean espainiar literatura eta kultura erakusten dihardu 31 urteko bilbotar honek. Hamaikabidegaz kolaboratzen du. 8 urte daroaz AEBetan irakasle legez.

Nebraskako Unibertsitatean espainiar literatura eta kultura erakusten dihardu bilbotar honek. Hamaikabidegaz kolaboratzen du. Zelan murgildu zinen lan honetan? Jose Angel Ascunce irakasleak erbesteratutako euskal emakumeen gaineko liburu batean kolaboratzea eskaini zidan. Joxerra Zabalak editatu zuen lan hori, eta Pilar Zubiaurreri buruz datu batzuk ezagutzeko aukera eman zidan. Gero, sakontzea erabaki nuen, euskal eta espainiar literaturan horrenbesteko garrantzia izandako emakume bati buruz oso gauza gutxi idatzita egoteak harritzen ninduen-eta. Zertan sakondu zenuen? Leopoldok, semeak, amaren biografia bidali zidan Mexikotik, eta beste hainbat testu ere bai; egunerokoa, esaterako. Garaiko euren etxean ere izan ginen biok. Bilboko Arte Ederren Museotik pare bat izkribu eskuratu nituen, eta Bizkaitarra eta Euzko Deyako artikuluak ere batu nituen. Zelan definituko zenuke Pilar ? Emakume inteligentea eta jakinmin handikoa zen: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa menperatzen zituen. Indartsua, erromantikoa, karismaduna, fededuna eta euskalduna zen. Deserriak eragin zuen Pilarren lanean... Bai. Zubiaurrek egunerokoa idazteari utzi zion, eta Euskal Herria gogoratzeko beharrean hasi zen Euzko Deyan. Gainera, lehenengo urteetan gaixorik egon zen. Historia garaileek idatzita ei dago... Erbesteratuak ezin izan dira ikertu euren herrietan, eta hartu zituzten lekuetan ere gaitza izan zuten egokitzea. Garrantzitsua da galtzaileen memoria berreskuratzea; zor historikoa da. Zer darabilzu orain esku artean? Gerra zibileko Espainiako narratibari buruzko liburua amaitzen nabil. Pilarren hartu-emanen gutun-liburua ere osatu gura dut.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!