Txarto aparkatzeagatik abisuak ematen hasi dira

Anboto 2010ko ots. 10a, 10:42

Aparkatzean hutsegite ugari egiten direla-eta, kanpaina berria ipini du martxan Udalak. Aparkatzeko arauak apurtzen dituzten ibilgailuetan abisuak uzten hasi dira Udaleko beharginak. Egoera aldatu ezik, isunak jartzera pasatuko dira.

Aparkatzean hutsegite ugari egiten direla-eta, kanpaina berria ipini du martxan Udalak. Aparkatzeko arauak apurtzen dituzten kotxeetan abisuak uzten hasi dira Udaleko beharginak. Egoera aldatu ezik, isunak jartzera pasatuko dira. Herrigunean azkeneko urtean egindako lanen barruan hainbat aparkaleku egokitu dituzte, baina erabiltzaile batzuk ohitu barik dagozelako-edo, ez da arraroa autoak espaloi gainean, autobus geltokian edo errepidean bertan txarto aparkatuta ikustea. Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, hutsa egiten dutenak informatuko dituzte oraingoz, \"hurrengo batean isuna jaso dezaketela\" abisatzeko. Jenteak ohitura egokiak hartzea gura dute, \"gero sorpresarik egon ez daiten\". Ez dute argitu noiz hasiko diren isunak ipintzen. Bestalde, Gerediagarako zirkulazioa semoforoz erregulatuta dago, A8ko lanen eraginez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!