Garaiko Udalak, BBK-k eta Gerediaga Elkarteak Pilar Zubiaurreren inguruko liburua argitaratu dute.
Garaiko Udalak, BBK-k eta Gerediaga Elkarteak Pilar Zubiaurreren inguruko liburua argitaratu dute.
\"Pilar de Zubiaurre: Evocaciones. Artículo y Diario\" izenburupean, Nebraskako unibertsitatean maisu den Iker Gonzalez-Allendek osatu du liburuxka. Gaur eguerdian aurkeztu dute udaletxean.
Pilar Zubiaurre oihartzunik bako intelektuala izan zela azaldu dute antolatzaileek. Garain jaio zen 1884an. Lau urtegaz Madrilera joan zen familiagaz. Valentin, aita, musika zuzendari ezaguna izan zen.
Gerra-aurreko mugimendu kultural eta politikoan parte hartu ostean, Lorca eta abarrekin, erbestera ihes egin zuen senarragaz. 1970ean zendu zen Mexikon.